Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

zabaldu txikitu

nerua.com

Guggenheim Bilbao

Menua itxi Menau ireki

Lege oharra

DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA BABESTEKO POLITIKA

NOR GARA
Lege-ohar honek www.nerua.com webgunea (aurrerantzean, webgunea) erabiltzeko eta ikusteko baldintza orokorrak biltzen ditu. Webgunea ANDAMABI, SL, sozietate mugatuak (aurrerantzean, ANDAMABI) ipintzen du doan Interneteko erabiltzaileen eskura. Jakinarazpenetarako, aipatutako sozietatearen helbidea Abandoibarra etorbidea 2 (Bilbo) da eta IFK, berriz, B95641528. ANDAMABI Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 5200. liburukian, 167. folioan, 1. atalean, BI-58308 orrian.
Webgunera sartzeak eta webgunea erabiltzeak honako baldintza hauen erabat onartzea esan nahi du, webgunearen zerbitzu jakin batzuetan aplika daitezkeen baldintza partikularrei kalterik egin gabe.
Jabetza intelektuala eta industriala
ANDAMABIri dagokio webgunea osatzen duten elementu guztien jabetza intelektuala, baita iturburu-kodeena, diseinuarena, nabigatzeko egiturarena, datu-baseena eta berorietan dauden elementuena ere: batetik, horiek guztiak era batera edo bestera ustiatzeko eskubide esklusiboen titularra delako (batez ere erreprodukzio, banaketa, jakinarazpen publiko eta eraldaketa eskubideen bidez), eta, bestetik, horiek guztiak argitaratzeko behar diren baimen guztien jabe delako.
Webguneko edukia bistaratzea, inprimatzea eta zati batean deskargatzea baimenduta dago, baina honako baldintza hauek betetzen badira bakarrik:
- Webgunearen helburuekin bateragarri izatea.
- Webguneko informazioa era pertsonalean eta pribatuan bakarrik erabiltzeko eskuratzea. Espresuki debekatuta dago merkataritza-helburuetarako erabiltzea, baita legez kanpoko helburuetarako ere.
- Webguneko edukien osotasuna errespetatu behar da, espresuki debekatuta baitago horiek aldatzea.
Webguneko irudietako batzuk hirugarrenen orrietakoak dira. Guztiak ere fede onez erabili dira, merkataritza-helburuetarako doan erabiltzea baimentzen duten lizentziapean argitaratu baitira. Horrelakoetan, egilea eta iturria behar bezala zehaztu dira, eta guztiei ere iturburu-gunean adierazitako lizentzia aplikatu zaie.
ANDAMABI bere produktuei eta zerbitzuei loturiko jabetza industrialeko eskubideen titularra da. Hirugarrenen produktuen eta zerbitzuen aipamenei dagokienez, ANDAMABIk aitortzen du jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak haien titularrei dagozkiela. Hala bada, webgunean produktu eta zerbitzu horiek aipatzeak edo bistaratzeak ez du esan nahi ANDAMABIk horien gaineko eskubiderik edo erantzukizunik duenik, ez eta laguntzen, babesten edo gomendatzen dituenik ere, nola eta ez duen espresuki halakorik adierazten.
Webguneko informazioa baimenik gabe erabiltzeak, birsaltzeak edota ANDAMABIren jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzeak legeak ezarritako ondorioak izango ditu.
Aldaketak
Webguneko ezaugarriak hobetze aldera, ANDAMABIk webguneko informazioa aldatu eta eguneratu ahalko du edozein unetan, jakinarazpenik egin behar izan gabe. Halaber, webguneko konfigurazioa eta diseinua ere aldatu ahalko ditu, baita lege ohar hau eta egoki iritzitako baldintza partikularrak ere.

 

 

Erantzukizunetik salbuestea
ANDAMABIk ez du bermatzen webgunerako edo edukietarako sarbidean etenik edo akatsik egon ez daitekeenik, ezta edukia eguneratuta egongo denik ere. Hori bai, akatsen, deskonexioen eta edukien gaurkotasun ezaren berri izan bezain laster, akatsak konpontzeko, komunikazioa berrezartzeko eta edukiak eguneratzeko behar beste lan egingo duela hitzematen du, betiere tartean eragozten edo zailtzen duen arrazoirik ez badago.
ANDAMABIk ez du bere gain hartuko webgunetik estekatutako edukien, informazioen edo zerbitzuen erantzukizunik, baldin eta besterenak badira. Era berean, ez du bermatzen sistema informatikoan (hardwarean eta softwarean) edota erabiltzailearen dokumentu zein fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik. Horrela bada, salbuetsita egongo da erabiltzaileak, arrazoi horiek direla medio, izan ditzakeen kalteen gaineko erantzukizunetik.
Era berean, ez dagokio ANDAMABIri gerta daitezkeen segurtasun-akatsen, erabiltzailearen sistema informatikoak (hardwareak eta softwareak) eta bertan gordetako fitxategi zein dokumentuek izan ditzaketen kalteen gaineko ardurarik, baldin eta honako arrazoi hauen erruz gertatu badira:
- Erabiltzaileak webguneko zerbitzuetara eta edukietara konektatzeko erabilitako ordenagailuak birusen bat izatea.
- Nabigatzailea behar ez bezala erabiltzea edota nabigatzailearen bertsio eguneratu gabeak erabiltzea.
Erabiltzaileen parte-hartzea
Webguneko orrialde batzuetan erabiltzaileek iruzkinen bidez parte har dezakete. Horrelakoetan, parte hartzeko xedez ezarritako inprimakia bete behar da testua bidali ahal izateko. Testu horiek bidaltzean, eta dagokien estekan klik egitean, honako hauek onartuko ditu erabiltzaileak:
- Legedia aplikagarria, eskuarki onartutako morala eta ohitura onak, ordena publikoa eta honako sarbide nahiz erabilera baldintza orokor hauek errespetatzea.
- 14 urte baino gehiago izatea.
- Bidalitako iritziak legezkoak nahiz egiazkoak izatea, bai eta artikulu bakoitzaren gaiari nahiz edukiari buruzkoak ere.
- Interneten testuak argitaratzeari buruz legeak agintzen duenaren araberako baimena ematea ANDAMABIri.
- Inola ere ez igortzea eduki eta esteka difamatzaileak, laidogarriak, mingarriak, iraingarriak, arrazistak, lizunak, mehatxagarriak edo baztertzaileak, ezta merkataritza-, promozio- edo publizitate-asmokoak ere.
Era berean, honako hauek onartzen dituzte erabiltzaileek:
- ANDAMABIk ez ditu inola ere bere gain hartuko erabiltzaileek emandako iritziak; beraiei baino ez dagokie emandako iritziaren gaineko erantzukizuna.
- Erabiltzaileen iruzkinetan adierazitakoa ez da ANDAMABIren, bere bazkideen edo bere langileen iritzien isla.
- ANDAMABIk ez du inola ere bermatuko erabiltzaileek bidalitako edukiak argitaratuko direnik. Jasotako iruzkinak antispam-iragazki baten bidez gainbegiratuko dira. Gainera, iruzkin horien zuzentasuna zaintzeaz arduratuko da webguneko administratzaile bat, betiere adierazpen eta informazio askatasun demokratikoak aintzat hartuta.
- ANDAMABIk honako parte-hartze arau hauek betetzen ez dituzten iruzkinak ezabatu ahalko ditu.
Google Analytics
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. etxeak eskainitako web zerbitzu analitiko bat. Enpresa hau Delawarekoa da eta bere bulego nagusiaren helbidea honako hau da: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak (aurrerantzean, «Google»). Google Anlytics-ek cookieak erabiltzen ditu; erabiltzailearen ordenagailuan kokatutako testu-fitxategiak, webgunearen erabileraren azterketa estatistikoa egiteko aukera ematen dutenak. Cookieak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (zure IP helbidearena barne) zuzenean Google enpresak Amerikako Estatu Batuetan dituen zerbitzarietara iritsiko da eta hark artxibatu egingo du. Google enpresak ANDAMABIren kontura erabiliko du informazio hori, webgunearen erabilerari buruzko estatistikak eskaintzearren. Gainera, aipatutako informazioa hirugarrenen esku utzi ahalko du, legeak halakorik aginduz gero, edota hirugarrenek Google enpresaren kontura informazioa erabiltzen badute. Googlek ez du zure IP helbidea Googlek dauzkan bestelako datuekin lotuko. Erabiltzaileak informazio horren erabilera eragotzi dezake. Horretarako, arakatzailea cookien erabilera baztertzeko konfiguratu behar da.
Eskumena eta jurisdikzioa
Honako baldintza orokor hauek Espainiako legeen araberakoak dira.
ANDAMABIk eta erabiltzaileak espresuki uko egiten diote legokiekeen edozein eskumeni eta jurisdikziori eta Donostiako epaitegien eta auzitegien menera egongo dira, webgunerako sarbidea edo webgunearen erabilera direla medio sor daitekeen edozer liskar konpontzeko.

DATUAK BABESTEKO POLITIKA
ANDAMABIren zerbitzuen eta produktuen berri ematea da www.nerua.com webgunearen xede nagusia.
ANDAMABIk bere gain hartzen ditu datu pertsonalak babestearen arloko legezko betebeharrak, batez ere honako hauei dagokienez:
a) Datu pertsonalen fitxategi bat izatea edo datu horiek tratatzea.
b) Datuak biltzearen helburua.
c) Informazioaren hartzaileak.
d) Egiten ditugun galderen hautazko edo nahitaezko izaera.
e) Datuak lortzearen edo haiek ematea ukatzearen ondorioak.
f) Datu horietara iristeko, haiek zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak egikaritzeko aukera.
g) Tratamenduaren arduradunaren nortasuna eta helbidea, edo, hala badagokio, haren ordezkariarena.
Erabiltzaileak bere datuak eskatzen zaizkion moduan eman nahi dituen erabakitzeko (esanbidez, askatasunez eta bere borondatez) informazio egokia izan dezala da ANDAMABIren nahia. Alde horretatik, erabiltzaileari jakinaraziko zaio bere datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, eta ANDAMABI (Abandoibarra etorbidea 2, Bilbo) izango dela fitxategi horren titularra eta arduraduna. Datuei trataera automatizatua emango zaie, honako helburuarekin:
a) Erabiltzaileen parte-hartzeari buruzko informazioa izatea, helburu estatistikoekin.
b) Erabiltzaileari ANDAMABIren edo/eta enpresa lankideen produktuen eta zerbitzuen berri ematea.
Aurkakoa adierazi ezean, inprimakietan biltzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira webguneko zerbitzuak edo dagokion web-ataleko zerbitzuak baliatzeko. ANDAMABIk ezingo ditu nahitaezko datuak ematen ez dituztenak erregistratu.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osoak jarriko ditu inprimakietan, eta ez baditu behar bezala betetzen, edota datu faltsuak, zehazgabeak, osatugabeak edo eguneratu gabeak ematen baditu, bere gain hartu beharko ditu horrek eragindako kalteak.
ANDAMABIk fitxategi automatizatuan jasotako datuen inguruan indarrean den legediak ezartzen duen sekretu betebeharra betetzera behartzen du bere burua.
Erabiltzaileak edo bere ordezkariak, bai eta gurasoek zein tutoreek, edonoiz egikaritu ahal izango dute datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubidea, Datuak Babesteko Lege Organikoan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritakoa betez. Horretarako, idazki bat zuzendu beharko zaio ANDAMABIri, aurrez adierazitako helbideetara, erabiltzailearen nortasuna adierazita, edota webgunea bera erabili ahalko da, responsablelopd@nerua.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita.
ANDAMABIk jakinarazten du fitxategiaren arduraduna eta titularra dela, haren kudeaketa hirugarren bati esleitzeko aukera alde batera utzi gabe. Erabiltzaileek berariazko baimena ematen diote aukera horri.
Beren lana egiteko erabiltzaileen datuak baliatzeko beharra duten langileek bakarrik dute haietarako sarbidea. Datuak babesteko edo/eta gure segurtasun politikak urratzen dituen edozein langilek diziplina zigorra jaso ahal izango du, kaleratzea edo akzio zibilak eta/edo penalak barne.

 

 

© ANDAMABI, SL. Eskubide guztiak erreserbatuta.

 

 
 
 
 
 

Ixo group