Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

zabaldu txikitu

nerua.com

Guggenheim Bilbao

Menua itxi Menau ireki

Jatetxea

Lekua

Lekua

Azkenaldiko historiarik bizienetako eta aldakorrenetako bat duen Europako hiri batean dago Nerua. XIV. mendean sortu zutenetik, bere izaera industrialagatik eta komertzialagatik nabarmendu da Bilbo. Eta izaera hori hiriaren garai eta behar guztietara egokitu du beti: bai behar ekonomikoetara, bai kulturaletara, bai sozialetara.
Hiriaren aldaketarik esanguratsuenetako bat krisi industrial gogor batek ekarri zuen, duela hiru hamarkada, baina mehatxua aukera bihurtu zuen Bilbok. Frank Gehry-ren Guggenheim Museoak zerikusi handia izan zuen hiriaren indarberritze horretan, sekula ez bezalako bultzada kultural bat eman baitzion.

Bilboko Guggenheim Museoak, Frank Gehry arkitekto goretsiaren sorkuntzak, hurbiltzen zaion orori eragiten dio. 1997an eraiki zuten. Ireki zenetik, mundu mailako erreferentzia bat izan da, bere estetikagatik, bere aldakortasunagatik, eta hiriari, artistei eta bisitariei egiten dien zerbitzuagatik.

Nerua ArcelorMittal aretoaren ondoan dago, Richard Serraren "Denboraren materia" obra daukan aretoaren ondoan. Hortik sar daitezke gune gastronomiko berrira bisitariak, baina jatetxearen sarrera nagusia itsasadarraren ondoan dago, eta horrek Abandoibarra pasealekua dinamizatzen lagunduko du, hura baitute Bilboko herritarrek eta bisitariek aisiarako toki nagusietako bat.

Itsasadarrak ere protagonismo berezia dauka jatetxe berrian, berari zor baitio hark izena. Nerua izena jadanik erromatarren garaiko eta latin zaharrean idatzitako testuetan ageri da, Ibaizabal itsasadarrari erreferentzia egiteko.

Ikuspuntu arkitektonikotik aztertuta, jatetxearen sarrera nagusia itsasadarraren ondoan dago, titaniozko atari batera daraman harrizko eskailera batetik igota. Barrualdea leku neutro eta harmoniatsu bat da. Sukaldearekin fusionatzen du jantokia, haren jarraipen eta interpretazio gisa. Bi giroak fusionatzeko, material eta kolore berak erabili dira: astigar egurra, eta zulatutako eta lakatutako xafla laua.

 
Volver
 
 
 
 

Ixo group
Cerrar